Igande honetan, martxoak 10, Erlauntza antzezlana izango da Gurean antzokian, 19:30ean.
Sarrerak salgai egongo dira Amasa kafetegian eta Basa-jaun liburudendan ostiral iluntzera arte, 10 €-tan, eta igandean bertan Gurea antzokiko leihatilan, 12 €-tan. Argi ibili eta ez geratu sarrerarik gabe!
Atxikita aurkituko duzue ikuskizun honen aktoreek Villabonako ikusleentzat bereziki egin duten bideoa.