Urteroko moduan, euskal astearen aitzakian ikasleek zenbait ekitaldi eta tailerretan parte hartuko dute. Aste horren helburua ikasleek hurbiletik arlo desberdinetako hainbat pertsonaia (kirolari, artista, musikari…) ezagutzea da. Gainera, tailerretan hainbat gauza ikasteko aukera izango dute; esaterako, taloak eta euskal dantzak. Asteari amaiera emateko jaialdia izango da, ikasleen dantza, musika eta herri kirol saioak izango dira eta baita ikasle ohien bertso saioa ere. Ikusi egitaraua