Maiatzaren 23an, Errebote plazako historia zein orain dela gutxi ipini diren panelen edukia ezagutzeko bisita gidatu bat burutu zen.
Ongietorri eta bisita gidatuan zehar, lore sorta bat oparitu zitzaien Juli eta Kontxi Carlos Etxenike eta Blas Garmendiaren alargunei. Instituzioko hainbat ordezkarik, herritarrek zein erreboteari lotutako pertsonen familiartekoek parte hartu zuten ekitaldian, joko singular honen inguruan egin duten lanaren aintzatespena egin zitzaien. Dani Carballo, arkitekto, pilotaren alorreko ikerlari eta proiektuaren erredaktore taldeko kideak, gaur egun amaitu den Errebote Plazako errehabilitazio proiektuaren nondik-norakoak azaldu zituen.
Maite Izagirre alkateak, datorren asteetarako inaugurazio herrikoia antolatuko dela aipatu zuen amasa-billabonatar guztiek Errebote Plaza berrituari ongietorria eman ahal izateko.