Enrique Abril errebote txapelketaren aitzakian, aurten ere III. argazki lehiaketa antolatu du Behar Zana elkarteak. Gaia ‘errebote jokoa’ izango da, eta epea hain zuzen irailaren 7tik urriaren 5era bitarte izango da, txapelketak iraun bitartean. Parte hartzeko aski da beharzana@gmail.com helbidera idaztea, elkarteak bidaliko ditu lehiaketaren oinarriak erantzunean. Ikusi kartela