Erreboteko Plazaren gaueko itxura berria

errebote plaza berrituta

Argi gehiago eta berrikuntza estetiko nabarmena

Erreboteko Plazako obrek aurrera jarraitzen dute erritmo onean eta garapen hau bereziki nabarmena da gaualdean.

Pilotalekuko eta udaletxeko pintaketa lanak amaitu ostean, argiztapen berriak itxura berritua ematen dio plazari, estetikoki nabarmen hobetuz eta lekuaren elegantzia balioan jarriz. Ez dezagun ahaztu Erreboteko Plaza gure herriaren irudi sinbolikoa dela eta eragileak batzen diren gune kultural, kirol, ekonomiko eta politikoa.

Aste gutxitan lanak erabat amaituko dira.