Errenta aitorpena euskaraz

errenta aitorpen otza 2018

Apirilaren 16tik ekainaren 30era EUSKARA LEHENETSI

2017. urteari dagokion errentaren aitorpena egiteko epea apirilaren 16an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. Zergadunok hainbat bide ditugu errenta aitorpena egiteko, eta lehen urratsetik gainera, zein hizkuntzatan egin nahi dugun aukera dezakegu, hau da, euskaraz ala gaztelaniaz.

Urtez urte herritar gehiago gara dagokigun errenta aitorpena egiteko, euskara hautatzen dugunok. Aurten, kopuru hori handitzen joatea nahiko genuke. Modu errazean egin liteke hori, gainera. Zure errenta aitorpena berresterakoan, hizkuntza modura euskara hautatzea besterik ez duzu.

Modu oso errazean, beraz, norberak bere hizkuntzan egin ahal izango du errenta aitorpena. Gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean ematen ari garen beste pauso garrantsitua da honakoa. Baina, pauso handia eta sendoa izan dadin, beste behin ere, guztion babesa eta parte-hartzea behar-beharrezkoa da.