Erretzeari uzteko doako ikastaroa egingo da Tolosan

Erretzeari utziTolosaldeko Minbiziaren aurkako Elkarteak antolatuta, erretzeari uzteko ikastaroa egingo da irailaren 22tik aurrera. Ikastaroa doakoa izango da eta goizez zein arratsaldez eskainiko da, norbere beharren arabera. Hasteko bakarkako saio bat izango du bakoitzak, eta gero taldeko zortzi saio. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko deitu 943652143 telefonora.