Villabonako Udaleko Kultura sailak sukaldaritza programa antolatu du. Ikastaroak hilabeteko iraupena izango du, azaroaren 19an hasi eta abenduaren 19an amaituko delarik. Herritarrek sukaldean trebatzeko aukera paregabea izango dute Udalaren ekimen honi esker. Bi saio izango dira astean, astelehenean eta asteazkenean, hurrenez hurren. Parte-hartzaileek errezeta berriztatzaileak eta ugariak prestazen ikasiko dute sukaldaritza ikastaro honetan: barazkiak tenpuran, arrain zopa Donostiako eran, lupia piperbeltz berdean, txokolate moussea, e.a.
Ikastaroari amaiera emateko, ardo eta gazta dastaketa egingo da Aljibean, Mikel Garaizabal enologoaren gidaritzapean. Ekintza honek Irrintzi Elkartearen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Kalitatea Fundazioaren laguntza du.
Informazio gehiago, Udaleko Kultura sailean: kultura@villabona.net – 943691655.
Programazio guztia, hemen