Unai Lizarza, ganador del concurso del cartel del “Día Internacional de la Mujer, 2016”

Unai Lizarza

“El cartel es un homenaje a mi abuela”

 

En la entrevista nos cuenta en qué se ha basado para la elaboración y el diseño del cartel, así como cuáles han sido sus fuentes de inspiración. Ha destacado la importancia que ha tenido la figura de su abuela, fallecida recientemente a causa del cáncer, a la que ha dedicado el cartel.

Nola eduki zenuen lehiaketaren berri?

Nire amari korreo bat iritsi zitzaion Udaletxetik aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako lehiaketa bat antolatua zegoela adierazten zuena, bertan zioenaren arabera, kartela diseinatu behar zen. Ez nuen bi aldiz pentsatu eta segituan jarri nintzen lanean. Hau egitera bultzatu nauena ilusioa eta erronka gainditzeko gogoa izan dira. Orain dela 2 urte hasi nintzen diseinu grafikoko ikasketak burutzen, beti gustatu izan baitzait marraztea eta sorkuntzarekin zerikusia duten proiektuetan parte hartzea.

Kartelaren konposizioa adierazterik edukiko zenuke?

Koloreari dagokionez, arrosa eta morea erabili ditut, emakumearen borrokarekin lotuta dauden koloreak, alegia. Fondoan 8 handi bat txertatu dut, martxoak 8, datarekin, egunarekin lotura edukitzeko. Neskari dagokionez, ikusi dezakezuen bezala, irudi dinamikoa da; aurrera begira dagoen emakumea islatzen du, mugimenduan, aurreranzko pausoa emanez. Ziurra nabari- tzen zaio, bere liraintasunean, bizitzan dantza eginez joango balitz bezala bizitzako nahigabeak gaindituz.

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNAEmakumearen eguna, emakumearen presentzia. Gizonen parte hartzea egun honetan nola deskribatuko zenuke?

Emakumea ez dago bakarrik borroka honetan. Nik emakumea berdintasunetik ulertzen eta begiratzen dut. Gizarte honetan, zoritxarrez, emakumeak oztopo asko gainditu behar ditu. Niretzat, adibidez, nire amona ikur bat izan da trabak edo oztopoak gainditzerako orduan.

Zure amona aipatzen duzu. Zure inspirazio iturria izan dela esango zenuke?

Nik hainbeste maite nuen amona orain dela hilabete hil zitzaidan. 19 urte pasa ditut bere ondoan eta dakidan asko berak erakutsia izan da. Urteak egon da minbiziari aurre egiten, bere azken urteetako borroka izan da, eta horrez gain, bere bizitzan lan asko egin du familia eta ondokoak zaintzen eta aurrera ateratzen. Asko gogoratu naiz berarekin kartela egiterako garaian. Pertsona maitagarria zen, eta oso positiboa, beti irribarrea ahoan, baita momenturik zailenetan ere. Bizitzeko grina erakusten zuen, bere inguruko guztiei laguntzeko eta entzuteko prest, hori ere oso garrantzitsua baita. Egia esan, faltan botatzen dut. Kartela berari eginiko omenaldi bat izan da.

PERFILA

Edadea: 19 urte (1996/03/16)

Ikasketak: Diseinu grafikoa. Villabonarekiko lotura: Beti bizi izan da Villabonan eta hemen ditu familia eta lagunak.

Afizioak:  Marraztea, argazkilaritza, musika (pianoa eta bateria jotzen ditu) eta sortzailea izatea.