Kale Nagusiko 29.zenbakian zabaltzear dagoen GPS Informazio Bulegoak bere ateak zabalduko ditu bihar, martxoak 22. Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu arratsaldeko 19:00etan egingo den inaugurazio ekitaldira. Gune berri honek uda aurretik ezarriko den atez ateko sistemaren oinarriak ezagutzera ematea du helburu. Beraz, edonork jo dezake Amasa-Villabonako atez atekoaren GPS Informazio Bulegora. Bertan bi informatzaile egongo dira, herritarren zalantzak argitzeko eta sistemaren xehetasun guztiak azaltzeko.