Amasa-Villabonako Hutsunea Betez Taldeak «Emakumearen Astea» antolatu du, martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren baitan. Hala, ekimena datorren ostegunetik, martxoak 7, larunbata bitarte (hilak 9) izango da ikusgai eta gozagarri herrian. 2013ko Emakumearen Asteko programazioak jarduera mordoxka biltzen ditu. Nabarmentzekoa da, esaterako, hilaren 8an, ostiralean, Behar Zana frontoian ospatuko den Emakumeen Pala Txapelketa (19:30tik aurrera). Horrez gain, Hutsunea Betez taldeak beste hainbat ekintza antolatu ditu; hala nola, ostegunean udaletxeko Balio Anitzeko gelan 18:30ean eskainiko den hitzaldi-kolokioa -ekonomia feminista izango da hizpide bertan-.
Aipagarriak dira halaber hilaren 9an, larunbatean, eguerdiko 12:00etan Sorgin Banda talde feministak Errebote Plazan taularatuko duen ikuskizuna, edota martxoaren 8an Malkar Plazan (BM) egingo den Bateratze ixila (ordua: 19:00). Kontsultatu programazioa hemen.