Zein baserri da goiko irudian agertzen dena? Bidali zure erantzuna kultura@villabona.net e-postara edo deitu 943691655 telefonora! Parte-hartzeko azken eguna: otsailak 12. Ardoa eta gazta dastatzen ikasteko saioa Aljibean izango da, otsailaren 13an, 19:00etan. Getariako txakolina, Bizkaiko txakolina, Arabako txakolina, Arabako Errioxako ardo beltza eta Idiazabal jatorri deiturako bi gazta dastatuko dira, Mikel Garaizabal enologoaren laguntzarekin. Ekintza honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta Hazi Fundazioaren laguntza du.
Joan nahi duenak ez dauka zail-zaila: argazkian agertzen den Amasa-Villabonako baserriaren izena esatea. Villabonako Udalak 6 gonbidapen dauzka, eta baserriaren izena asmatzen duten lehenengo hiru herritarrei bina emango dizkie. Baserriaren izena baldin badakizu, Villabonako Udaleko Kultura Sailera deitu edo idatzi behar duzu (943691655 – kultura@villabona.net); azken eguna otsailaren 12a izango da. Zorte on!