{"id":19510,"date":"2014-09-12T11:14:48","date_gmt":"2014-09-12T09:14:48","guid":{"rendered":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/mugikortasun-astea-gure-kalea-gure-aukera-2\/"},"modified":"2026-05-21T14:46:15","modified_gmt":"2026-05-21T12:46:15","slug":"mugikortasun-astea-gure-kalea-gure-aukera-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/mugikortasun-astea-gure-kalea-gure-aukera-2\/","title":{"rendered":"Semana de la movilidad: nuestra calle, nuestra opci\u00f3n"},"content":{"rendered":"<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"\/images\/stories\/VILLABONA\/Mugikortasun.jpg\" width=\"594\" height=\"480\" alt=\"Mugikortasun\" \/>\n<p><span>2002. urtetik ospatzen da Europako Mugikortasun Astea hainbat herrialdeetan. Mugikortasuna hobetzea urte osoko guztion ardura den arren, ekimenak antolatzeko eta hausnarketarako baliatzen da astea. Ekimen ezagunena \u00abautorik gabeko eguna\u00bb da, Europa osoko hirietan betetzen dena. Aurten, irailaren 22an izango da eta Amasa-Villabonan mugikortasuna lantzeko unea denez, une aproposa izan daiteke autorik gabeko hiria imajinatzen hasteko. Guztion beharretara egokitutako eredua sortu beharko da, ezbairik gabe; baina autoekin ohituta gauden honetan esperientziak dio hiria egun batez libre ikusteak hausnarketa dakarrela. <\/span><\/p>\n<p><span>Autorik gabeko egunaz gain, aste osoan zehar mugikortasun jasangarriari lotutako ekimenak antolatzen dira hainbat hiritan, urtero gai berezi bat hautatuta. 2014. urterako leloa \u00abGure kaleak, gure aukera\u00bb da abagune ezin hobea, mugikortasun diagnosiak herriari eskaini dizkion emaitzak aztertzeko. Egunerokotasunean autoek hartu duten indarraren ondorioz, oinezkoak espazioa galtzen joan dira bigarren lerroan geratzeraino. Egoera hori iraultzeari buruzko hausnarketa bultzatu nahi da aurten Europatik. <\/span><\/p>\n<p><span>Amasa-Villabonak ikasturte berrian egin beharko du lanketa hori, baina aste honen baitan ohikoa den moduan bigarren eskuko bizikleten azoka egingo da. Irailaren 20an (larunbata) egingo da azoka Berdura plazan, 10:30ean hasi eta 14:00ak bitarte. Parte hartzea librea izango da eta horretarako 9:00etatik 10:30era bertaratu beharko da saldu nahi den materialarekin. <\/span><\/p>\n<p><span>Gure kaleen erabilera gure esku dago, pentsa dezagun zer nahi dugun.<\/span><\/p>\n<p><span>Ikusi <a href=\"\/images\/stories\/VILLABONA\/Mugikortasun_astea2.jpg\" class=\"wf_file\"><span class=\"wf_file_text\">kartela<\/span><\/a><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2002. urtetik ospatzen da Europako Mugikortasun Astea hainbat herrialdeetan. Mugikortasuna hobetzea urte osoko guztion ardura den arren, ekimenak antolatzeko eta hausnarketarako baliatzen da astea. Ekimen ezagunena \u00abautorik gabeko eguna\u00bb da, Europa osoko hirietan betetzen dena. Aurten, irailaren 22an izango da eta Amasa-Villabonan mugikortasuna lantzeko unea denez, une aproposa izan daiteke autorik gabeko hiria imajinatzen hasteko. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[22],"tags":[],"class_list":["post-19510","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-noticias"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19510","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19510"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19510\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19511,"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19510\/revisions\/19511"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19510"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19510"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/hemeroteka.villabona.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19510"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}