Europako Parlamenturako hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin da

20240514Mahaiak

Atzo goizean Villabonako Udabatzak egindako ez-ohiko osoko bilkuran datorren ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeetan hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonen zozketa egin zen, eta datozen egunetan mahaietako titularrei eta lehenengo bi ordezkoei jakinarazpenak egingo zaizkie.

Dena den, banakako jakinarazpen horiez gain, bihar, maiatzaren 15ean, mahaiko kide izatea egokitu zaizun edo ez, kontsultatzeko aukera izango duzu Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) 08:00-14:00 ordutegian. Kontsulta pertsonala izango da, hau da, ezingo da beste pertsona bati buruzko informazioa eskatu.