Euskara ikasteagatik eta errotuluak eta webguneak euskaraz sortzeagatik udal dirulaguntzak

EuskaraDirulaguntzak

Ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren herritarrentzat dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du Udaleko Euskara sailak. Interesdunek uztailaren 10era arte aurkeztu dezakete eskaera. Gainera, udazkenean aukera berri bat eskainiko da lehen deialdi honetan eskaera egiterik izan ez dutenentzat. Dirulaguntzen lerro honek 7.000 euroko aurrekontu-partida du.

Bestalde, merkataritza arloan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak ere eskaintzen ditu Udaleko Euskara Sailak. Horrela, establezimenduek dirulaguntza jaso dezakete errotuluak euskaraz jartzeagatik edota webguneak euskaraz sortzeagatik. Horretarako, hurrenez hurren, 1.000 euro eta 500 euroko aurrekontu-partidak ezarri ditu Udalak.
Lerro honetara eskabideak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Baldintzei eta prozedurei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu dirulaguntza hauen oinarriak edo Udaleko Euskara sailera jo (943 69 21 00 – 33 29 luzapena edo euskara@villabona.eus)