Euskara ikasteko dirulaguntzak banatu dira

EUSKARA DIRU LAGUNTZAK

Amasa-Villabonako udalak 2020an euskara ikasten ari diren herritarrentzat dirulaguntzak banatu ditu aste honetan.

Guztira 21 herritarrek aurkeztu zuten bere eskaera, horietatik 16k euskaltegiko matrikularen %100a jaso dute (A1, A2, B1, B2 mailak ikasten ari direnak) eta 5ek %75a jaso dute (C1-C2 mailetako ikasleek).
 
Dirulaguntzetan banatutako diru kopurua guztira 7.088,99 euro izan dira eta urriaren 31n bigarren deialdi bat egingo da, berriro ere dirulaguntza hau eskatzeko aukera zabalduz.