Euskara ikasteko eta errotuluak zein webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak eskatu daitezke, urriaren 31ra arte

Kartela tokikom 700x700
Udalak onartu berri ditu euskara ikasleen, euskarazko errotuluen eta webguneen dirulaguntza oinarriak 2024rako. Euskara ikasleentzat eskaerak egiteko lehen epea uztailaren 12an amaituko da. Bigarren epea urriaren 31 izango da, eta honetara, aurrez aurkeztu gabe geratu diren eskaerak edo udako ikastaroak aurkeztu ahal izango dira.

Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik eta webguneak euskaraz egiteagatik eskaerak aurkezteko epea urriaren 31 izango da.

Informazio gehiago: 943 69 21 00 telefonoan, 3329 luzapenean, edo euskara@villabona.eus helbide elektronikoan.

Deskargatu euskara ikasteko, euskarazko errotuluak jartzeko eta webguneak euskaraz sortzeko dirulaguntzen oinarriak