
Udalak datozen urteetarako Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko plana (AROA) egin behar du datorren hamarkadari begira (2025-2034), eta horretarako, Euskaran Ados lan-mahaiak arloka bildu eta denon parte-hartzearekin gaiari buruzko azterketa bat egitea pentsatu du.
Euskaran Ados lan-mahaian herriko hainbat eragile elkartzen dira: ikastetxeetako ordezkariak, Galtzaundi Euskara Taldea, UEMA, udal ordezkariak, euskara teknikaria eta euskararen sustapenean interesatuta dauden herritarrak.
Euskaran Ados lan-mahaiaren asmoa da herrian euskararen ikuspegitik dauden lehentasunak identifikatzea, eta Udalak datozen urteetarako plangintza egokia diseinatzea lehentasun horiei aurre egiteko. Horretarako, mahaiak arloka gaiak aztertzeko eta plana prestatzeko egutegi bat proposatu du.
- Famili transmisioa eta irakaskuntza: Martxoaren 18an, 18:00etan
Bilerarako dokumentazioa - Arlo sozioekonomikoa: Martxoaren 31n, 13:30ean
Bilerarako dokumentazioa - Aisialdia-kultura-kirola: Apirilaren 2an, 18:00etan
Bilerarako dokumentazioa - Bizilagun berriak eta integrazioa: Apirilaren 8an, 18:00etan
Bilerarako dokumentazioa
Bilera guztiak udaletxeko batzar aretoan izango dira.
Aurrez, aurreko planaren balorazioa bidaliko zaie eragileei, arlo bakoitzean azken urteetan jarritako helburuak zenbateraino bete diren jakin dezaten.
Horrez gain, Udalak herritarrei zuzendutako galdetegi bat ere zabaldu du, norbaitek ekarpenen bat egin nahiko balu.
Guztion iritzia beharrezkoa dugu Udalak prestatu behar duen Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko plana ahalik eta adostuena izan dadin.