
Amasa-Villabonan Euskaraldiaren edizio berria antollatzen laguntzeko bilera irekia izango da datorren urriaren 5ean asteazkena, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balio anitzeko gelan (liburutegiaren gainean). Jakina denez Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da eta gizartearen gune guztietara zabaltzen da.
Aurtengo edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte luzartuko da “Hitzez ekiteko garaia” lemapean eta dagoeneko zabalik dago AHOBIZI edo BELARRIPREST gisa izena eman eta Euskaraldian parte hartzeko epea.
Izena emateko webgunea: https://izenematea.euskaraldia.eus/
Amasa-Villabonako udalak Euskaraldian parte hartuko du ARIGUNE gisa, alegia udala eta udalaren ardurapeko espazioak euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira. Amaitzeko, udalak Euskaraldian parte hartzeko deia egiten die herriko euskaldun eta euskaltzale guztiei. Izan gaitezen Ahobizi edo Belarriprest eta hitz egin dezagun euskaraz ahal dugun guztietan! Hitzez ekiteko garaia da!