
Euskararen normalizazioaren aldeko Euskaran Ados! mahai ireki eta parte hartzaileak, bilera berri bat egingo du, Covid-19aren eraginez martxotik bildu gabe egon eta gero:
Urriaren 7an asteazkena, 18:00ean Villabonako udaletxeko Batzar aretoan.
Jorratuko diren gaiak:
– UEMAk udalerriei eskaintzen dizkien zerbitzuen azalpena. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko teknikari batek egingo du aurkezpena.
– Euskaraldia 2020: Egin beharreko lanak.
– Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP): Egindako bileren azalpena eta aurrera begirako urratsak.
Udaletik parte hartzeko deia luzatzen diogu euskararen alde bere ekarpena egin nahi lukeen herritar eta elkarte guztiei.