Euskarazko errenta aitorpenak gora bidean

Errenta aitorpena moztutaErrenta aitorpena egiteko deialdiak hasi dira herritarrei heltzen, eta urteroko galdera plazaratu da: aurten noraino?

Iaz, Tolosaldeko herri guztietan egin zuen gora aitorpena euskaraz egitea erabaki zutenen kopuruak. Duela lau urte baino 2000 lagun gehiagok egin zuten euskaraz iaz, eta aurten ere kopuru hori igotzea espero da.

Kontseilua, Galtzaundi Euskara Taldea, Ibarra, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo Udalak eta UEMAko kide diren Tolosaldeko beste 8 udalerrik (Aduna, Anoeta, Alegia, Altzo, Amezketa, Ikaztegieta, Irura eta Orexa) elkarlanean abian jarri dute Aurten noraino? izeneko kanpaina, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Honen helburua aurten 6.000 lagun baino gehiagok errenta aitorpena euskaraz egitea da. Iaz 5.200 baino gehiago izan ziren aukera hori egin zutenak, aurreko urtean baino 681 lagun gehiagok. Aurten, kopuru hori gainditu daitekeela sinetsita, 6.000ra iristea da erronka.

Zure aitorpena euskaraz egin nahi bazenu, internet eta telefono bidezko arretak (902 100 040) prestatu dituzte, tramitearekin laguntzeko. Modu oso errazean, beraz, norbere hizkuntzan egin ahal du errenta aitorpena nahi duen herritar orok. “Gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean ematen ari garen beste pauso bat da hau” nabarmendu du kanpaina honen sustapen taldeak. Hala ere, pauso handia eta sendoa izan dadin, beste behin ere, guztion babesa eta parte-hartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute: “euskarak merezi duen lekua izan dezan”.

Ea ba, aurten noraino.

Diseinua ERRENTA-orri-2013-1 moztuta Diseinua ERRENTA-orri-2013-2