
Hiru adin-tartek har dezakete parte marrazki lehiaketan: 2-4 urte, 5-8 urte eta 9-12 urte. Marrazkiak aurkezteko epea uztailaren 24tik 31era bitartekoa da.
Parte-hartzeko bi modu daude:
- Sare sozialak: Marrazkia sare sozialetara igo #oriamarrazkilehiaketa traola erabilita.
- Dendak: Marrazkiak Basajaun liburu-dendan edota Kazetarian entregatu daitezke.
Marrazkian egilearen izen-abizenak eta adina agertu behar dira.
Sariak
Adin-tarte bakoitzetik, 40 euroko bi erosketa txeke banatuko dira, bata sare sozialetara igotako argazkietatik aukeratuta eta bestea dendetan entregatutako marrazkietatik.