Gabon kontzertua Amasako elizan

eresargi gabon kontzertua abenduak 16
Amasako Tourseko San Martin Elizan herriko abesbatzen urteroko Gabon kontzertua

ospatuko da igande honetan. Juan Mari Iparragirrek zuzenduriko Eresargi Abesbatzaren eta Klara Mendizabalek zuzenduriko Eresargi Txiki abesbatzaren emanaldiak izango ditugu Loatzo Musika Eskolako orkestraz lagundurik.

Errepertorioak Tomás Aragüés, Luis Oharrichena, Eva Ugalde, Xabier Sarasola, José Olaizola, Leonard Cohen, Josu Elberdin, etabarren obrak biltzen ditu.

Igande honetan, abenduak 16, goizeko 11:00etan burutuko da Amasa-Villabonako Kultur departamenduak diseinaturiko gabon programazioan kokatzen den kontzertu hau.