Aurkeztu da Gabon parkearen 4. edizioa. Merkatari elkartearen eta Udalaren elkarlanetik jaiotako ekimenak, “herrigintza itxura” hartu duela nabarmendu du Galder Azkue alkateak. Izan ere, oinarrizko helburua herritarrek tokiko saltokietan kontsumitzea den arren, familiek ondo pasatzeko aukera ere eskaintzen du parkeak Aitziber Cenzanoren hitzetan, Oria Merkatari elkartearen ordezkaria bera. Aiora Etxeberria gaztelekuko hezitzaileak parkeko begirale lanetan aritzen diren nerabeengan jarri du arreta, “etorkizunean baliagarriak izango zaizkien baliabideak” garatzen dituztela azpimarratuz. Azkenik, Ana Rojas eta Elsa Cortes begiraleen koordinatzaileek gabon parkearen egitaraua aurkeztu dute, ekintzen egunak eta orduak zehaztuz. Aurten berrikuntza moduan hainbat ekintza gehitu zaizkio egitarauari, esaterako talo tailerra. Koordinatzaileek azaldu dutenez haurrak errotazio bidez pasako dira gune guztietatik eta Kultura Sailaren laguntzaz prestatutako ekintzak probatuko dituzte.
Ikusi kartela
Ikusi egitaraua