Villabonako Ongizate sailak jakinarazi duenez, Astigarragako denda batean baliabideak ez dituzten familiei opariak dohain ematen ari dira, Gabon hauetan haur guztiek merezitako opariak izan ditzaten.
Bigarren eskuko denda bat da. Astigarragako Donosti Ibilbidean aurkitzen da saltokia, 17 zenbakian (Ikastiren akademiaren ondoan). Interesatuek 943507813 / 615142982 telefonoetara deitu dezakete edota bebe.2ma@gmail.com e-postara idatzi. Dendaren ordutegia honakoa da: Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16.30tik 20:00etara. Opariak 7 urtetik beherako haurrentzat dira gehienbat.
Arazo ekonomikoak dituzten gurasoei zuzendutako ekimena da eta Olentzero zein Errege egunetarako dira opariak. Informazio gehiagorako:
http://www.bebe2.es/inicio.php?page=ningunninosinolentzero