Garobel mendi-lerrora irteera, Aizkardi Mendizale Elkartearekin

20230418Tologorri

Hilaren 23an, igandean, Bizkaia aldean ibiliko dira Aizkardi Mendizale Elkarteko kideak. Garobel mendi-lerroko Txarlazo eta Tologorri mendiak igoko dituzte, eta irteeran parte hartu nahi dutenek ostegunera arte daukate izena emateko aukera.

Olaederra kiroldegian elkartuko dira goizeko 07:00etan, eta Urduñara abiatuko dira. Txarlazo (933 m) eta Tologorri (1.073 m) mendiak igo ondoren, Urduñara itzuliko dira bueltan. 20 km-ko ibilbidea izango da, eta sei ordu inguruko iraupena izatea aurreikusten dute antolatzaileek.

Irteeran parte hartzeko interesa dutenek ostegunera arte daukate izena emateko aukera; 649 717 182 telefono zenbakira deituta (20:00-22:00 ordutegian), edo elkarteak Larrea auzoa 18B helbidean duen egoitzara bertaratuta (ostegunean, 20:00-22:00 ordutegian).