Gaur amaituko da lehen dokumental zikloa

dok zikloa

“Comprar, tirar, comrar” pelikularekin itxiko da lehen dokumental zikloa. Gaueko 21:00ean izango da emanaldia, Gurea aretoan 3€ko sarrera ordainduta. Zikloko 6. eta azken dokumentalak egungo kontsumo ereduaz dihardu.

Zikloan zehar oso gai ezberdinetako dokumentalak ikusteko aukera izan da, eta Kultura sailak positiboki baloratu du ekimena: “oro har ikusle kopruru polita bildu da; ez izugarria ere, baina dokumentalek izan ohi duten arrera murritzagoa izanik, pozik gaude” azaldu du kultura teknikariak, eta ez du baztertu bigarren edizio bat egiteko ideia.