Gazteentzako Gerra Zibilari eta Erdi Aroari buruzko auzolandegiak aukeran

Auzolandegia. GerraZibilaEuskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu hartuta, bi auzolandegi antolatu dituzte 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Honela, gazteak auzolanaren dinamikara gerturatuko dira Gerra Zibileko erresistentziaren oroimena edo Erdi Aroko Nafarroako mugak aztertzen dituzten bitartean. Barnetegiak euskaraz izango dira eta ekainaren 27ra arte eman ahalko da izena. Informazio gehiago prentsa oharrean