
Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan Gizarte eta Osasun-arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko doako informazioa, orientazioa eta aholularitza eskainiko du Bidez bide elkarteak, Ikasi zaintzeko kanpainaren baitan.
Ostiralean, ekainaren 11n izango da, Villabonako Subijana etxean, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
Ez da aurrez ordua hartu behar, arreta iritsi ahala emango da.