Gure Esku Dago zubiak lotzera dator

logo-webOstiral honetan (martxoak 28)  Gure Esku Dago ekimenaren Aiztondoko lantaldeak bailarako katea neurtuko du. Ekainaren 8an Iruña eta Durango lotuko dituen giza-katea prestatzeko, Villabona eta Zizurkil lotuko dituen giza-katea egingo da, zubitik zubira. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duen ekimena da Gure Esku Dago eta ekaineko gizakateaz gain herriz herri hainbat lanketa bideratu ditu. Ostiral honetan izango da Aiztondoren katea ikusteko aukera.

Ikusi kartela

Ikusi bideoklipa