400. urteurreneko ekimenak hasi dira

400 egitaraua web-1Argazki lehiaketa eta historiaren inguruko hitzaldia

Amasa eta Villabonako batu zireneko 400. urteurrenaren (1619-2019) ospakizunaren harira programatutako ekitaldiak hasi berri dira, “Atzoko eta gaurko Amasa-Villabona” argazki lehiaketako proposamenak aurkezteko epea iriki baita (martxoak 4tik martxoaren 22ra, biak barne). Parte-hartzaile bakoitzak, argazki-lehiaketa@villabona.eus emailera bidali ahal izango ditu, gehienez 5 argazki atxiki ahalko dira, kolorean zein zuri beltzean eta 4 megapixeletako tamaina izan beharko dute. Ez dira “Collage” motako argazkiak, gehitutako elementuak ezta gaiari ez datozkionak onartuko.

Sarien banaketa, apirilaren 5ean burutuko da Gurea Zineko erakusketa Salan eta hil horretako 17ra arte, aurkeztutako 100 argazkiekin osatutako erakusketak irekita jarraituko du.

Hitzaldi historikoa 

Asteartean, martxoaren 5ean, testuinguru euskaldunean Amasa eta Villabonako historia errepasatuko den hitzaldi historikoaren zikloa hasiko da, Burdin Arotik hasi eta Aro Modernora arte. “Burdin Aroko sendotutako herrietatik Antzinaroko berantiar arte” izena duen lehen hitzaldian, Tolosaldeako Burdin Aroaren inguruan eta Amasa Villabonak erromanizazio garaian izan zuen estrategiaren garrantziaz jardungo da.

UPV/EHUn Historian ikasketak egin ondoren, 2017a geroztik Antzinatean doktore dugun Jokin Lanz Betelu izango da hizlaria. Aipatutako unibertsitatean Ikasketa Klasikokoen Sailean Ikerlari Doktore lanetan dihardu eta irakasle lanak ere burutzen ditu bertan. Antzinaro berantiarreko akitaniar eta baskoien inguruan aditua, gai honen inguruan hainbat argitalpen eta hitzaldi eraman ditu aurrera.

Hitzordua, asteartean, martxoak 5ean izango da Subijana Etxean (Mintzola).