“Basamortutik Euskal Herrira, Saharatik gure etxera” lemapean, Saharako haur talde batek Tolosaldeako familiekin uda pasako dute, azken urte hauetan egin duten bezala.
Udako bi hilabete hauek basamortuan bizitzeko gogorrenak dira, itzalean temperatura 55 gradutara igo daiteke eta. Euskal Herrian egingo duten egonaldiak, aurretik egon diren familiekin berriz elkartzea eta klima epelago eta erosoago batean egoteko aukera emango die.
Amasa-Villabonako Udala erabat kontzientziaturik dago saharar herriak bizi duen gatazkarekin eta eskerrak eman nahi dizkie haur hauek beraien etxe eta familietan eskuzabaltasun osoz hartzen dituzten familiei.
Ongi etorri harrera Amasa-Villabonako Udaletxean, datorren asteartean, uztailak 5, arratsaldeko 17:00etan izango da.