ETB 1eko programa ospetsua Amasa-Villabonara iritsi da. “Herri Txiki Infernu Handik” gure herria aukeratu du herriko bitxikeri eta anekdotak ezagutzeko.
Datorren ostegunean, apirilak 19, 20:30ean, programako kideak Gurea antzokian izango dira grabaketa burutzeko. Bertan, bideo proiekzioa egingo da herriko biztanleekin elkarrizketak eginez; monologoak Mikel Pagadi aurkezle amasa-villabonatarrak eta Zuhaitz Gurrutxagak egingo dituzte eta bertsoak Sebastian Lizasoren esku egongo dira.
Gonbidapenak Gurea zineko leihatilan egongo dira eskuragarri apirilaren 17an (asteartea): goizean 11:00-13:30 eta arratsaldez 17:30-20:00. (Guztira 500 gonbidapen 16 urtetik gorakoentzat).