
Urtero bezala, Udalak baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei ura eta hondakinen bilketa tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskaini ditu. Guztira, 51 eskaera jaso dira aurten, eta horietatik 36 onartu eta bideratu dira. Bestetik, 15 eskaera baztertu dira, dirulaguntza hauetako onuradun izateko beharrezko baldintzak ez betetzeagatik.
Gauzak horrela, Udalak, guztira, 8478,20 euro bideratuko ditu aurten uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei laguntzera.