Zubimusu Ikastola, Fleming Herri Eskola eta Erniobea BHIko ikasleen ordezkari talde bat Udaletxean izan da gaur goizean Eskolako Agenda 2030 proiektuaren baitan lantzen ari direna Beatriz Unzue alkatea eta Xabat Laborde alkateordeari aurkezteko.
Herriko hiru ikastetxeetako ikasleek adierazi dutenez, eta 2022an abiarazitako erronkari jarraipena emanaz, Energia, bizitzaren motorra lelopean, hainbat ekintza bateratu antolatu dituzte datozen asteetarako: kartelen erakusketa, energia aurrezteko hitzaldia, eskuorri banaketa… Guztiak, garapen jasangarriarekiko konpromisoetara hurbiltzeko eta herritarrak gaiaren inguruan sentsibilizatzeko.
Bilerari amaiera emateko, Udalak ikasleak zoriondu ditu egindako lan bikainagatik, eta dituen baliabideak ikasleen eskura jarri ditu sortu daitezkeen beharrak asetzeko.