Hobaria familia ugarientzat trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan

afamilia

Udalbatzak, 2016ko urriaren 24ko osoko bilkuran, hobari berria onartu zuen familia ugarientzat Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan. Ezaugarriak:

  • %50eko eta %75eko hobaria bost plaza edo gehiago dituen ibilgailu turismo bakar baten alde.
  • Eskaera aurkezteko epea: 2016-12-30a.
  • Eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak:
  1. Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
  2. Ibilgailuaren Fitxa Teknikoaren fotokopia.
  3. Familia ugariaren titulua.