I. Ardo Azoka, egarri eta goseak asetzeko prest

ardoMaiatzaren 17an hartuko du Villabonako Errebote Plazak I. Ardo Azoka. Hamar bodega ezagunetako ardoa dastatzeko aukera eskainiko du ekimen honek. Goizeko 10:30etatik 14:00era egongo da martxan eta arratsaldean ere 17:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak. Ardoaz gain, pintxoak eta zozketa bereziak ere izango dira. Ikusi kartela