Gaur aurkeztuda Villabona.dok dokumental zikloaren III. edizioa. Lehen bi urtetako harrera ikusirik, Kultura Sailak ekimenari eutsiko dio beste urtebetez. Ordutegiak izango dira aurtengo berrikuntzak, herritarren eskaria dela medio 20:30ean hasiko baitira dokumentalak, garaiz bukatzeko. Nora Urbizu kultura zinegotziak zinema aukera zabalago baten aldeko aldarria egin du, ohiko filmeez gain hausnartzera bultza eta hunkitu gaitezkeen generoa delako dokumentalena. “Mimo osoz hautatutako dokumentalak” direla azpimarratu du zinegotziak. Joxean Kuberok kultur teknikariak egitaraua zehaztu du; sarrerek 3 € kostako dute baina bonoak ere izango dira eskuragarri, 20 € truke.
Five days to dance
Dokumental guztien artean, institutu batean egindako dantzarien lanketa hau nabarmendu dute Kultura Saileko ordezkariek, “hunkigarria eta polita izateaz gain, autoestima, sistemarekiko kritika eta hezkuntzari buruzko hausnarketa” bateratzen dituelako, Urbizuren hitzetan. Lan honen edukia gaztetxoentzat bereziki aberasgarria izan daitekeela ulertuta, doan eskainiko zaie gazteei.