Ohiko ikastaro aukera zabalaz gain, bi ikastaro berri erantsi ditu KZguneak bere katalogora:
• Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu-orriak (4h)
• Google aurkezpenak. Sortu zure aurkezpenak hodeian (4h)
Ikusi hemen gainontzeko ikastaroak
Ikastaroetan izena emateko interesa dutenek aukera ezberdinak dituzte:
- KZgunera bertaratu, aldez aurretik 943 02 36 85 telefono zenbakian hitzordua eskatuta.
- Telefono bidez, 943 02 36 85 zenbakira deituta. Horretarako ezinbestekoa da dagoeneko KZguneko erabiltzaile izatea
- www.kzgunea.eus webgunean. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
KZguneko erabiltzaile egiteko edo ikastaroren batean izena emateko arazoak izanez gero, jarraian dituzun bideo tutorialak kontsultatu ditzakezu.
Villabonako KZgunearen ordutegia:
Uztailean 09:00 – 13:00
Irailetik aurrera 16:00-20:00
Informazio gehiagorako, KZguneko ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu hemen