Imanol Arregi Sarasak, Triman Navarra F.S-ren entrenatzaileak, hitzaldi teknikoa eta entrenamendu saio praktikoa eskainiko ditu larunbat honetan, azaroaren 10ean, Gurean.
Jardunaldia 9:30ean hasiko da, ikus-entzunezko formatoan erakutsiko den erakusketa teoriko batekin. Imanol Arregi izango da bertan areto-futbolaren nondik-norakoak azaltzeko. Saioan Arregik berak eraso jokoari ematen dion garrantzia jarriko du indarrean, eraso horiek antolatzeko erabiltzen dituen sistemak eta eraso taktikan dauden fase guztiak azalduz.
Ondoren, Arregik Olaederra Kiroldegian praktikan jarriko ditu hitzaldian emandako azalpen guztiak, bertaratzen direnen gozamenerako. C.D. Egintza taldeko gazteekin ekingo dio saio praktiko horri. Erakustaldia 11.15 hasi eta 13:30ean amaituko da.