Iñaki Perurena Amasako Kultur Etxean

iñaki perurena Kartela 1

Uztailak 15ean, “Harria. Maitasun historia” aurkeztuko du.

Udalak, Amasan ekintza kulturalak urte osoan sustatzeko bideari ekinez, Iñaki Perurena naparraren emanaldi singularra antolatu du uda garairako. Euskalerri osoan oso ezaguna den harrijasotzaile eta aktore leitzarrak, harriarekin datorkigu oraingoan ere, ez ohiko moduan ordea. Arratsaldeko zortzitan hasita, harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko digu ordubete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Harria metafora, adibide eta hausnarketa bihurtzen dituen emankizunarekin batera erakustaldia ere egingo du.

Berak dioen moduan “harria urteetako bidelaguna izan da, bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut”. “Ezingo nuke sufritu nire harri gainean hautsa ikustea eta era berean hautsak harrotu nahi nituzke, arnas berritzeak bizia ematen dit eta ingurukoek ere neurri batean hori bizitzea nahiko nuke”.

Maite Izagirre alkateak, “egunero ikusten ez den ekitaldi berezi” honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen die amasar eta villabonatar guztiei.