Villabonako Udalak hainbat proiektu solidario babesten ditu eta laguntza horiekin egindako lana herritarrei ezagutzera emateko hitzaldiak prestatu ditu. Etiopia Utopia elkartearen lana ezagutu ostean, Haurralde Fundazioak Indian egindako lana aurkeztuko du asteazkenean (abenduak 17) balio anitzeko gelan 18:00etan. Haurralde Fundazioak Villabonako Udalarekin garatutako proiektuak Dingdul distrituko landa emakumeen bizi kalitatea hobetzea izan du helburu. Proiektuaren nondik norakoak eta han jasotako erantzuna ezagutzeko:
Irakurri fundazioak helarazitako txostena
eta etorri hitzaldi irekira