Irakurzaletasuna, euskal literatura eta liburutegiak sustatzeko egitasmoa
HELBURUAK:
Irakurzaletasuna sustatzea.
Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea.
Euskarazko literatura ezagutaraztea.
Euskal liburugintza indartzea.
Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.
FUNTZIONAMENDUA ( hiru urratsetan):
1- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat aukeratu eta etxera eramango du, irakurtzeko.
2- Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua, irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan eta liburutegiko arduradunak erosketa-txeke bat emango dio.
3- Parte hartzailek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti ( edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat.
PROZEDURAK:
-Egitasmoa 2017ko maiatzaren 31rarte izango da martxan.
-Villabonako herritar guztiek izango dute parte hartzeko eta abantailak baliatzeko aukera.
-Villabonako Euskara Zerbitzuak hileroko zozketa egingo du maiatzean, parte hartu dutenen artean. ( saria 30 €ko, erosketa txekea)