Amasa-Villabonako irabazi asmorik gabeko kultura elkarteek gaurtik aurrera eskatu ahalko dituzte diru-laguntzak. Elkarte hauek 2013. urtean zehar garatu nahi dituzten egitasmoentzat izango dira laguntzak, eta maiatzaren 20ra arte eksatu ahalko dira.
Udal honen ustez, kultura sustatzeko moduetako bat bertako irabazi asmorik gabeko eragileei baliabideekin laguntzea da. Hemen kontsultatu daitezke diru-laguntzak eskuratzeko oinarri eta baldintzak.