Jai batzordearen bilera, udan kaleko kultur programazioa antolatzeko

26099 1595661302Santio jai batzordeak bilera berezia egingo du asteazken honetan. Ohiko jaiak ospatu ezingo badira ere, ekaina eta uztailean kaleko kultur egitarau berezi bat antolatzeko urratsa emango baita. Honakoa da Jai batzordeak zabaldu duen oharra:

Aurtengo Lehen Jai Batzordeko bilera egin genuenean, aurten Santio jairik ez zela egingo erabakitzeaz gain, Batzordeak erabaki zuen kaleko kultur programazioa egingo zela uztail osoan zehar, eta Kultura Sailak zirriborro bat egin eta gero, bilera bat egingo genuela, Jai Batzordeko kideek beren proposamenak helarazteko eta denon artean aztertzeko.

Hori dela eta, datorren asteazkenean, apirilaren 21ean, 19:00etan, egingo dugu bilera, udaletxeko pleno aretoan. Bilera presentziala izango da, baina nahi duenak aukera dauka telematikoki parte hartzeko: (meet.jit.si/villabonakoudala. Pasahitza eskatuko balu: villabona 2020). Asteazkenera arte.