Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, ate joka ditugu Amasako Samartin festak. Horrela, azaroaren 6tik 16ra, jai giroa nagusituko da Amasan adin eta gustu guztientzako jarduerak prestatu baitituzte antolatzaileek.
Samartin jaietako egitaraua
Azaroak 6, asteazkena
18.00 Umeentzako ipuin kontalaria, Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik.
19.00 TXUPINAZOA eta Martina Sorginaren jetsiera.
ONDOREN, buruhaundiak.
Azaroak 7, osteguna / Oilasko Jokua
06.00 Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.
14.30 Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17.00 Soka dantza eta aurreskua plazan.
21.00 Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
Azaroak 8, ostirala / Alkandora eguna
17.00-19.00 Puzgarriak frontoian.
ONDOREN Txokolate beroa.
19.20 Alkandoradunen argazkia plazan.
19.30 Amasako XXXII. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.
23.30 Erromeria Laket taldearen eskutik.
Azaroak 9, larunbata
11.00 Ume krossa / DBH2 arteko umeentzat.
15.00 Mus txapelketa herrikoia kulturetxean / Bikoteko batek Amasakoa izan behar du eta izen ematea egunean bertan.
18.00 TuTum Platz bakarrizketa elizan, Jon Plazaolaren eskutik.
23.30 Erromeria Gabezin taldearen eskutik.
Azaroak 10, igandea
18.00 Herri kirolak amasako gazteen artean.
Azaroak 11, astelehena
10.30 Meza Santua.
12.30 Herri kirol erakustaldia, Bihurriren eskutik.
16.00 Toka txapelketa herrikoia.
Azaroak 16, larunbata
12.00 Herriko gazteen arteko desafioa.
14.00 Herri bazkaria.
18.00 Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik.
ONDOREN Martina Sorginaren igoera eta agurra.
23.30 DjNaza txosnan.
Ikusi 2024ko Amasako Samartinen egitaraua
Gaueko autobus zerbitzua
Herritarren eta bisitarien segurtasuna bermetzako, Udalak doako autobus zerbitzua antolatu du gaueko joan-etorriak errazteko. Zerbitzu hau azaroaren 8, 9 eta 16ko gauetan egongo da erabilgarri.
• Irteera – Villabonako Olaederra kiroldegitik Amasako plazara
22:30, 23:30, 00:30, 02:30, 03:30, 04:30etan
• Itzulera – Amasako plazatik Olaederra kiroldegira
22:00, 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00 eta 05:00etan
Aurten, berrikuntza moduan, Amasatik goizaldeko 04:00etan eta 05:00etan ateratzen den autobus zerbitzua Aduna, Zizurkil eta Asteasura ere iritsiko da.
Udalak Samartin festa alaiak opa dizkie herritarrei, eta berdintasuna eta errespetua gailendu daitezela Amasan. Gora Amasako Samartinak!