Uztailaren 27an, asteazkena, kontzertua izango da, jaietako Gazte Egunaren barruan.
Aurten, iaz bezala, herritarrek kontzertu horretan parte hartuko du(t)en taldea(k) aukeratzeko aukera izango dute internetez egingo den bozketa bidez.
Musika-taldearen aukeraketa bi fase desberdinetan burutuko da:
Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan erroldatuta badaude eta 2002 urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko e-mailera idatzita: gaztekontzertua@gmail.com
Taldeak proposatzeko epea ekainaren 17an hasi eta ekainaren 20an 14:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.
Behin proposatutako talde guztiak dauzkagunean, konprobatuko dugu ea talde bakoitzak ondoko bi baldintza hauek betetzen dituen:
1. Uztailaren 27an Villabonan jo ahal izatea.
2. Ekintza horretarako jarri den udal aurrekontuan sartzea.
Bigarren fasea ekainaren 23an hasi eta ekainaren 26ko 00:00etan bukatuko da, eta bertan bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko da. Dena den, talderen bat proposatu duzuen guztioi gogoraraziko dizuegu berriz ere.