EAEk ikastetxeen artean jasangarritasunaren ziurtagiriak banatu ditu, eta errekonozimendu horietako bat Villabonako Jesusen BIhotza Ikastolak lortu du. Agiri honek, egunerokotasunean Eskolako Agenda 21 programarekin koherente izatea saritzen du, jasangarritasuna bilatuz. Aurten landutako gaia biodibertsitatea izanik, Urdaibai Biosfera Erretserban egin zen sari-banaketa.
Era berean, aste berdean ere biodibertsitatea lantzen jarraitu dute Dr. Fleming ikastetxearekin batera. Ikasleek badakite eguneroko jarduna dela jasangarritasuna, eta hargatik ikastetxe guztietan Agenda 21 taldeak osatzen dituzte.