Kale garbiketako udal brigada Amasa-Villabonako kaleak desinfektatzen ari da

IMG-20200327-WA0007web

Amasa-Villabonako kaleak desinfektatzeko lanak egiten aritu dira aste honetan zehar

Kale garbiketako udal zerbitzuko langileak buru belarri aritu dira herriko hainbat gune desinfektatzaileekin garbitzen eta kaleak garbitzeko makina ere desinfekzio lanak egiteko egokitu da. Asteazkenean herriko paper ontzi guztiak, jende ugari ibiltzen den espaloiak (kale Berria, Arroa eta Larreako espaloiak…) eta Santio egoitza zein Osasun etxe inguruko espaloiak desinfektatu zituzten 

Ostiral honetan desinfekzio lanak herriko bazter guztietara zabalduko dira, atentzio berezia jarriz kaleko eserleku edo bakuetan, barandetan, autobus geltokietan eta jendeak eskuekin ikutzen dituen azalera guztietan. 

Honako neurriak garrantzitsuak dira Koronabirusaren zabalkundeari aurre egiteko eta kutsatzeak ekiditeko. 

IMG-20200327-WA0009  IMG-20200327-WA0010  IMG-20200327-WA0003