Karpa handi bat ezarri da Arratzaingo eskola eremuan

IMG-20210116-WA0007

Amasa-Villabonako udalak, Fleming herri eskolako guraso elkartearekin elkarlanean, karpa handi bat (15×30 metrokoa) alokatu eta ezarri du Arratzaingo eskola eremuko patioan.

Modu horretan, euria ari duen egunetarako Arratzaingo eskola gunean aritzen diren Fleming Herri Eskolako eta Erniobea BHI-ko ikasleek aire libreko eremu estali zabalagoa izango dute erabilgarri, Covid-19aren kontrako prebentzioa hobetuko delarik. 

Karpa hau gutxienez ikasturtea amaitu arte egongo da ezarrita, ekainaren amaiera arte eta egoerak eskatuko balu, denboran behar bezain beste luzatuko da.